Gaixo, eta zerk jakin ez

Neuri ere gogor erasan dit Gabonetako hotzaldiak eta muki-eztarri/buruko min-eztul-gorputzaldi txar konbinazio posible guztiak sufritu ditut.

Luze jo dit osaketak, ohean seko errenditu barik unean unekoari forte eta extra atzizkidun denetariko kimikoetan ezarri dut fedea. Medikuaren kontsulta, ostera, Googleri (lupusera gerturatzen nabil, noski), eta ondorioz azken astean ikusitako orri eta webguneak ukendu miragarrien eskaintzekin josi zaizkit. Telebistan jendea eztulka eta tronpa jotzen ikusi dut etengabe.

Gaixoaldiak aspaldiko partez telebista eta ordenagailuaren pantailen aurrean denbora luzea emanarazi dit eta orain konspiranoiak jota nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak