Euskaraz are banilla gehiago

'Banilla kultura' kontzeptua erabiltzen da produktu kultural zuri, atsegingarri, ez kritiko eta kontsumorako errazentzat.

Kontserbadorea eta anestesiatzailea, publiko orokorrari zuzendua.

Artearen zereginak ez du zertan asaldatzailea izan, baina deigarria da, eta paradoxa burlatia, krisiaren gorrienean ere publikoak duen banilla gosea zineman, musikan, telebistan...

Hemen ere euskarazko kontsumitzaileei zigor bikoitza ezartzen zaigu sarri bazkarako gaztelerazko banillaren adulterazioa emanez. Bigarren edo auskalo zenbatgarren deribatua, euskaraz, zapore kaskarragoarekin.

Pozoi goxo antzekoa, baina ez inokuoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak