Bazkidetza kanpaina

Aurreko ikasturtean norbanakoen bazkidetza kanpaina jarri genuen martxan. Erantzun ona izan zuen eta esan dezakegu Jardun Euskara Elkartean aurpegi berriak ditugula! Oraingo honetan ordea elkarte, merkatari, ostalari, lantegi...ezberdinei zuzendutako bazkidetza kanpaina bat jarriko dugu martxan. Izan ere, herritarrez gain, askotariko eragileak bidelagun nahi ditugu Bergara herri euskalduna izatera iristeko.

Aurreko ikasturtean norbanakoen bazkidetza kanpaina jarri genuen martxan. Erantzun ona izan zuen eta esan dezakegu Jardun Euskara Elkartean aurpegi berriak ditugula!

Oraingo honetan ordea elkarte, merkatari, ostalari, lantegi...ezberdinei zuzendutako bazkidetza kanpaina bat jarriko dugu martxan.  Izan ere, herritarrez gain, askotariko eragileak bidelagun nahi ditugu Bergara herri euskalduna izatera iristeko.

Herritarrek eguneroko eginbehar ohikoenak (lana, erosketak, aisialdia...) euskaraz egin ahal izateko bidea errazteko ahalmen handia dauka komunitateak eta euskararen normalizazioan  paper oso garrantzitsua betetzen dute gainera.

Bakoitzak bere eremutik eta eremuan eragiteaz gain, denok elkarlanean aritzen bagara, gure hizkuntzan bizitzetik hurbilago egongo gara.

Zatoz gurekin! Bergararen euskalduntzea gizarte osoaren parte hartzearekin lortuko baitugu!

Adi egon! Laister informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak