goiena.eus

XXIII. Txorimaloen erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere txorimaloen erakusketa izango da Erramu zapatuan, apiliaren 8an, Ibargarai kalean goizeko 11:30etatik 13:00ak arte.

Animatu lagun artean txorimaloak egin eta primeran pasatzera!

Txorimalo erakusketaren oinarriak:

1)Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide talde bakoitzeko)

 

2)Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena  adieraziko da.

 

3)Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.

 

4)Txorimaloak euskararen aldeko lema (esaldi, kopla, bertso…) bat eraman beharko du. Lema, A4 tamainako kartulina zurian joan beharko da. Txorimaloak eramango duen lema, apirilaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da.

 

5)ERAKUSKETA 2 taldetan banatuko da:

 

(a)12 urtetik beherakoak (LH-koak)

(b)12 urtetik gorakoak

6)Erakusketa 2017ko apirilaren 8an Erramu zapatuko ferian, egingo da. Aurkeztutako txorimaloak Ibargarai kalean egongo dira ikusgai, 11:30etatik 13:00era.

 

7)Izen ematea: Jarduneko bulegoan, 943763661- 605712469 telefonoetara deituta edo gaztejardun@topagunea.com helbidean. Eman beharreko datuak: Taldearen izena, taldeko ordezkari baten izen abizenak, telefonoa eta lema.

 

8)Erakusketan parte hartzen duten talde guztiek sariak jasoko dituzte:

-12 urtetik beherako taldeetako parte hartzaile guztiendako merendola  egingo da maiatzaren 5ean arratsaldeko 17:30etan azokan. Bertan,sari ezberdinak zozketatuko dira.

-12 urtetik gorakoen taldeen artean sari ezberdinak zozketatuko dira (afariak, herriko komertzioetan gastatzeko bonoak…).

9)Esaldi onenaren sari berezia: 30 euro. Jardun Euskara Elkarteko lantaldeak bozketa bitartez erabakiko du zein izango den esaldi onenaren  irabazlea.

 

10)Izen emateko azken eguna apirilaren 3a izango da. Oinarriak onartzea beharrezkoa da erakusketan parte hartzeko. Zalantzaren bat izanez gero, deitu Jardunera.

 

11)Txorimalo erakusketan parte hartu duten taldeek     aukera izango dute sari banaketaren ondoren txorimaloak azokara eraman eta bertan erakusgai jartzeko. Erakusketa apirilaren 8an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da. Txorimaloa jasotzea nahi izanez gero, apirilaren 24an bertara joan eta beraien txorimaloa jaso beharko dute. Jasota ez dauden txorimaloak, apirilaren 25ean Udalak bertatik erretiratu eta garbigunera eramango ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa