Korrika batzordearen lehen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko urt. 17a, 15:41
Duela bi urteko Korrika.

Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira eta, horretarako, Bergaran, hurrengo martitzenean, hilak 24, 18:30ean, kultura etxean Korrikaren batzordearen lehen bilera egingo dute.

Jakingo duzuenez, aurten KORRIKAZ gozatzeko aukera izango dugu berriz ere. 2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren 9an Iruñera heltzeko.

Hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dute, aurretiaz, hainbeste lan.

Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira eta horretarako BERGARAN, 2017/01/24an, 18:30ean, KULTURETXEAN Korrikaren batzordearen lehen deialdia egingo da.

Bertan 20.Korrikaren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango da, eta, horrela nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzeko ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dira. Jakina da denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere,konpromisorik gabe etortzea eskatzen da. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia.

Korrikak hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Otxandiotik Iruñeraino. Ahalegin horretan zeure laguntza estimagarria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak