“Euskara irabazteko bidean” liburu aurkezpena

Garikoitz Goikoetxearen Euskara irabazteko bidean liburuaren aurkezpena egongo da, urtarrilaren 17an, asteartea, arratsaldkeo 19:00etan Jardunen gune berrian (Kortazar parean). Euskarak aldaketa soziala lortzeko bizi duen une historikoaren nondik norakoak jaso ditu Euskara Irabazteko Bidean liburuak. Animatu eta zatoz!!

Garikoitz Goikoetxearen Euskara irabazteko bidean liburuaren aurkezpena egongo  da, urtarrilaren 17an, asteartea, arratsaldkeo 19:00etan Jardunen gune berrian (Kortazar parean).

Euskarak aldaketa soziala lortzeko bizi duen une historikoaren nondik norakoak jaso ditu Euskara Irabazteko Bidean liburuak.

Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak euskararen munduarekin lotutako 100 laguni egindako elkarrizketak dira liburuaren oinarria, «Horietako asko bi ordutik gorako elkarrizketak dira; bakoitzari bere espezialitatean esateko duena atera nahi izan diogu» dio egileak.

Liburuak, batetik, azken hamarkadetan euskarak egindako aurrerabidearen balantzea jasotzen du. Bestetik, euskararen aldaketa soziala lortzeko zabaldu beharreko ziklo berriari buruzko gogoetak biltzen ditu. Eta, azkenik, hemendik aurrerakoei begira jartzen da.

Animatu eta zatoz!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak