goiena.eus

'Euskara begi bistan' egitasmoa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxan da Idazlaguna, euskara begi bistan egitasmoa. Herriko merkataritzako eta ostalaritzako hizkuntza paisaia euskalduntzeko egitasmoa da honakoa. Animatu eta parte hartu!

Badakizu herrian IDAZLAGUNA, EUSKARA BEGI BISTAN egitasmoa martxan dagoela?
Herriko merkataritza eta ostalaritzako hizkuntza paisaia (kartelak, oharrak…) euskalduntzeko egitasmoa da.

IDAZLAGUNA egitasmoa ezagutzera emateko eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina desberdinak egingo ditugu. Hauxe lehenengoa!!!

IDAZLAGUNA HIZKI ZOPA

– Hizki zopa eredu desberdinak daude, bertan, egitasmoan parte hartzen duten komertzioak gremioka sailkaturik agertuko dira.
– Astelehenero eredu bat jarriko da tabernetan eta eredu bakoitzak kolore bat izango du.
– Lehiaketan edonork parte har dezake astean behin, kolore bakoitzetik eredu bat betez.
– Parte hartzeko: hizki zopak egin eta tabernetan dauden kutxetan sartu, hizki zopei argazkia atera eta 605712469 zenbakira bidali whatsapp bidez edo Facebooken Idazlaguna orrialdean sartu, hizki zopak bertatik inprimatu eta argazkiak whatsapp bidez bidali.
– Astelehenero irabazle bat egongo da eta guztira 6 aste iraungo du, azaroaren 7tik abenduaren 19a arte.
– Saria; astero (6aste) 15 euroko bonoa izango da egitasmoan parte hartzen duten taberna eta jatetxetan gastatzeko.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa