Urriak 1: Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Usandizaga Galarraga 2018ko ira. 28a, 07:37

Bizi itxaropena gora doa eta, haur gutxiago jaiotzearen ondorioz, gizartea gero eta zaharragoa dela jakina da. Honen ondorioetako bat da menpekotasun kasuak gora doazela. Pertsona hauek kalitatezko zaintzak eskatzen dituzte: elikadura, arreta, maitasuna, atsedena, ariketa fisikoa… Zaintzari garrantzia ematea menpekotasuna modu duinean aurrera eramateko tresna da.

Gure gizartean zaintza mota ezberdinak daude eta hauek egoitzetan zein etxean ematen dira. Halere, pertsona hauentzat Zaintza Sistema Publiko bat eskatzen dugu. Pentsio duina izateaz gain, egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko zerbitzuak beharrezkoak dira, eta, horregatik, bermatuak egon behar dira.

Argi dago helduek zaintza behar dutela, baina beraiek bakarrik? Ez! Zaintzaileak ere zaindu egin behar dira, baina fisikoki zein psikologikoki. Eguneroko zaintza lanegatik ez balitz, nola egongo ginateke?

Horregatik, etxez etxeko zaintzako profesionalen lana balioan jarri behar dela uste dugu. Guztion ongizaterako ezinbestekoa eta beharbeharrezkoak direlako.

Halere, hau horrela ez dela ikusi dugu azken hilabeteetan. Horren adibide dira Arrasateko etxez etxeko langileak. Hainbat gunetan entzun eta ikusi dugu beraien aldarria, greba eginaz, elkarretaratzeak burutuz… borroka etengabean dabiltza.

Horregatik, Arrasateko etxez etxeko zerbitzuetako langileei gure babes eta elkartasun osoa eskaini nahi diegu. Eta beraien aldarria gure egiten dugu.

----------

Itziar Usandizaga

Debagoieneko Duintasuna elkartea

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak