Gure Esku Dago

Andoni Ortuzarrek "ikurriña" euskaldun guztiak elkar ulertzeko esparru gisa aldarrikatu du "bakoitzaren arraza...

... inguruabarrak edo ideologia kontuan hartu gabe", euskal aberriaren bandera lehen aldiz altxatu zeneko 120. urteurrena betetzen den honetan. Sortua izan zenean ez zen egin ezeren edo inoren aurka ekintzeko. 

Bat nator Ortuzar-en adierazpenarekin, baita ere, Joseba Egibar-ek Goienari eskainitako elkarrizketan  esandakoarekin: "… izan ere, Herri honetan elkarri eskua ematea inportantea izanik, une batzuetan ez dira baldintzak ematen elkarri eskua emateko. Errespeturik ez badago faltsukeria da elkarri eskua ematea.  Halere, benetan uste dut gisa honetako prozesuetarako beharrezkoak, ezinbestekoak, direla giza mugimenduak". 

Askatasunaren bi zutabe nagusiak, errespetua eta jasankortasuna dira. Askatasunik gabe elkar ulertzerik ez dago eta gailurrera heltzea gutxiago. Horregatik "Gure Esku Dago" giza mugimendu bezala "erabakitzeko eskubidea eta askatasuna" aldarrikatzea beharrezkotzat ikusten dut.

"Ikurriña" haizearen eraginez gailurrean mugitzen ikusi arte, Gure Esku Dago! Aurrera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak