Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak apirilaren 7an aurkeztu zuten euskararen V. Mapa Soziolinguistikoa.

2011koak izan dira kontuan hartutako datuak. Bost urtean behin egiten dute azterketa. 

Gazteen %70ek ongi dakite euskaraz EAEn; oro har etxeko erabilera jaitsi egin da. Bi gauza adierazten ditu horrek: "Alde batetik, euskara gaitasunean hiru hamarkadotan gertatu den hazkunde jarraituak ez du etxeko eta kaleko harremanetan erabileran hazkunderik ekarri (nahiz eta euskaraz jarduteko gai diren herritarrak askozaz gehiago izan) eta, bestetik, gaurko euskaldunek ez dutela atzokoek adina erabiltzen euskara etxean eta kalean".                                                         "Garrantzitsua da" herritarren eta gizartearen arlo batean edo bestean "eredugarri direnen atxikimendua, gogoa eta hizkuntza kontzientzia lortzea, hain zuzen ere, euskaraz dakitenak euskara erabiltzera bultzatzeko, helburua baita euskaldunek euskara erabiltzea".

Euskara jalgi hadi kanpora, jalgi hadi plazara, jalgi hadi dantzara.

Euskara habil mundu guzira!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak