Izarrik gabeko buruak…

2012ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ izan zen garaile, Iñigo Urkulluren lidergoarekin.

Eta beronen erronka hiru zutabe nagusi hauetan egituratu zen: Euskadiko 'krisi ekonomikoa' gainditzea, gizartearen baliabide banaketa zuzena eta bidezkoa ahalbidetuz eta elkartasuna sendotuz; gure Herrian 'bakea eta bizikidetza' eraikitzea; eta Euskadirentzako 'estatus politiko berria' lortzea, herri aitortza, euskal berezitasunaren onarpena eta 'erabakitzeko eskubidea' giltzarri hartuz, elkarrizketa eta akordioa guztion artean landuz eta herriari hitza emanez.. 

Hamabost hilabete pasa ostean, badirudi krisi ekonomikoa bideratzen doala, poliki badoa ere, zorroztasunez eta zuhurtasunez jokatu delako.

Bigarrena, astiro bada ere, badoa aurrera; oztopoak, ordea, hor daude, bereziki espainiar eta frantziar Gobernuen maltzurkeriagatik eta arduragabekeriagatik.

Hirugarrenari dagokionez, Legebiltzarreko alderdiak beharrezko babesa adosteko gai ez badira, euskal herritarrok hartu beharko dugu estatus berria eta Lehendakaria babesteko ardura. Bestelakoan, esaera zaharrak dioen lez: Izarrik gabeko buruak… sugartaburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak