"Atez at(z)e(ra)"

Azkenaldian idatzi asko argitaratu dira Goienan gai honen inguruan...

... eta, gutxienean, aurrekariak objektiboki azaldu behar direlakoan nago. Alemaniako Berdeak izan ziren 0 Zabor kontzeptuaren aitzindariak: kontsumotik eratorritako zaborra ahal den neurrian ekidin eta, gainontzekoan berrerabiliz, birziklatuz eta konpostatuz.

Azken urteotan, 80ko hamarkadan arbuiatzen zuten balorizazio energetikoa gehitu diote kontzeptuari. Errausketa, berrerabiltzerik, birziklatzerik edo konpostatzerik ez dagoen zaborra tratatzeko aukera ekologikoena dela aitortzen dute, prozesuaren ondorioz, gainera, argindarra lortuaz. Poztu nau Alemaniako Berdeen 0 Zabor ikasgaia hedatzen doala ikusteak pentsaera desberdineko herritarren artean, baina ikasle eskasak ginateke bilketa metodoaren eztabaidarekin nahita nahastuko bagenu. Bilketa metodoa edozein dela ere, berrerabiltzerik, birziklatzerik edo konpostatzerik ez dagoen zaborrak gure zabor guztiaren herena baino gehiago izaten jarraituko du.

Ondorioz, zaborraren trataeran eraginik ez eta, garestiagoa eta deserosoagoa izanik, ez al da atzera pauso atez atekoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak