Jakin ezetz esaten

Iritsi da udaberria eta aurki izango dugu uda gure artean.

Garai paregabea liburu artean murgiltzeko. Baina inoiz gertatu zaizue bat hartzea eta ezin aurrera egitea? Ez disfrutatzea gozatu beharko genukeen ekintza batekin?

Ez dakit adina den edo pilatutako esperientzia, baina, gutxitan gertatu arren, noizean behin, albo batera botatzen ditut esku artean ditudan irakurketak, ezinean ibiltzen naizelako.

Eta nori inporta zaio hori? Espero dut irakurtzen ari naizen idazlea ez enteratzea –bueno, batzuk ezin dira horretaz ohartu, beste mundu batean daudelako!–. Baina, egia esanda, espero dut inori axola ez izatea hori.

Batez ere, espero dut jendeak gauzak egiten dituenean afizioagatik izatea, edo ondo pasa nahi duelako; horiek izatea arrazoiak, eta ez presio soziala.

Assa Larsson daukat esku artean, eta kosta egiten zait orriak aurrera pasatzea; beraz, beste irakurketa batekin jarriko naiz. Espero dut uda hau irakurketa eta momentu on askoz beteta egotea, nik nahi dudalako –eta gauza batzuei ezetz esan ahal izan diedalako–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak