Adiskidetasunaren apologia

Astelehen gaua, Londrestik heldu berri, nekeak gaindituta, modu apartan igarotako uneek utzitako gozamenaren nekeak, ordea. Bederatzi neska-lagun taldearekin hiru eguneko asteburuari amaiera eman eta aireportuan hegaldiaren zain, balorazioari ekiterakoan, hausnarketarako galdera bota du gutariko batek: "Zergatik jarri dira azkenaldian horren modan 40/50 urte betetzen ditugula-eta iraganeko lagunekin bidaia, txango edota kintada delakoak egiteko ohitura? Zer dago horren atzean?". Iraganarekiko begirada nostalgikoa? Poliki-poliki –edo azkarregi, beharbada– zirrikitu ikusezinetik ihesi doakigun gaztetasun abaguneak harrapatu eta eusteko beharra? Behinola garatutako adiskidetasun hura, kasuankasu mantendu, berpiztu edota suspertzeko lokarriak ehuntzeko beharra?

Gisa honetako ekimenak antolatzeko orduan, entzun izan dut horretan ere joera eta jarrera ezberdinak erakusten omen ditugula emakumeek eta gizonezkoek. Apur bat sakontze aldera, azalpen azkar baten bila Internetera jo dut; inolako estatistikarik aurkitu ez, ordea –laster baten, agian, ikerketa soziologikoren batek frogatuko digu benetan joera ezberdinik nabarmentzen ote den eta ondorio horiek arrazoitzen dituzten zergatiak zeintzuk diren!–.

Nire Interneteko bilaketak izan du bere alde emankorra, alabaina. Horrelako urtebetetze-ospakizunak antolatzearen aldeko arrazoi-zerrenda amaiezinak aurkitu ditut; horien artean, gustatu zaidan hau: "Lagun kopurua gero eta murritzagoa delako, baina benetan lagun diren horiek gero eta gehiago maite zaituztelako".

Arrazoiak arrazoi, guk, behintzat, primeran pasa ditugu azken egunak, barre algara zaratatsuak eta une hunkigarrietan isuritako malkoak partekatuz. Orain, gure adiskidetasunaren altxor-kofrean balio mugagabea duen beste urrezko txanpon bat sartuta, hurrengo ihesaldian pentsatzen hasteko prest

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak