goiena.eus

Alkohola, drogak eta indarkeria

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Komunikabide nagusiek berri gehiago ematen dituzte legez kanpoko drogei buruz alkoholari buruz baino, eta, gainera, hauek moralki suntsitzaileagoak bezala erakusten dituzte, arduragabe eta gizagalduei lotuta.

Komunikabideek paper garrantzitsua dutenez jendearen iritziarengan, halakoek jendeari sinestarazi diezaiokete legez kanpoko drogek alkoholak baino joera gehiago dutela indarkeria eragiteko.

Zer diote datuek? Australian argitaratu berri diren ikerketek azaltzen dute indarkeria kasuen %26, moduren batean, alkoholari lotuta dagoela. Aldiz, %3,1 baino ez dago drogei lotuta.

Nola azaldu daiteke hau? Jendeak, edatean, erabaki okerrak hartu ohi ditu, modu emozionalean eta zentzu barik, eta ondorioak kontuan hartzeke. Aldiz, MDMAk (estasiak) serotonina askatzen du, enpatia handituz. LSDari buruz ez dago ikerketarik berau indarkeriarekin lotzen duenik eta arraroa da portaerok eragitea. Baina bai LSDaren kasuan eta MDMAren kasuan, portaera hauek drogon kalitate kontrol ezari lotuak daude, haien ilegaltasuna dela eta.

Esan daiteke, salbuespenak salbuespen, alkoholak indarkeria gehiago eragiten duela zenbait drogak baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa