Bidaide

Erabiltzailearen aurpegia Ion Lizarazu 2023ko abe. 1a, 09:58

Ikaragarria da gorputza zertarako gai den. Sortzeko gai. Bi behar omen dira, baina zama batek darama.

Gorrotoen zerrendan aurrena "haurdun gaude" esaldia. Esango du inork bidaideak ere bere lana daukala eta sufritzen duela, baina zer nahi duzue esatea, Behobiako azkarrenaren prestatzaileak irabazten al du lasterketa? Utziko duzu kafea hartzea konplizitatez, baina ez nazka eta botaguragatik. Utziko duzu alkohola edatea edo delakoa jatea konplizitatez, baina ez barruan sortzen ari dena galtzeko beldur. Saiatuko zara bere lekuan jartzen, eta haren buruhausteak ulertzen, baina ez zara inoiz bere kezka eta zalantzetara gerturatzeko gai izango. Desberdina da, eta, behar du, norbere osasunaren eta barrukoaren kezka edo ondokoa ondo egotearena.

Bidaideak, hitzak dioen bezala, bidaiako kide izan behar du. Zalantza eta beldurrei perspektibatik erantzuten lagundu, sortzen diren beharrak ase. Bizitza berria nabaritzen uzten den orduko, huraxe bizi eta elkar momentura ekarri, sabeleko kolpe bakoitza haurra ezagutzeko bidean pauso bat izango da eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak