Bazen garaia?

Amorrarazi egiten nau ikusteak zeinen erraz sartu diguten buruan dena amaitu dela, proiektua azkenik txukun irten dela eta orain Antzuolan –edo Antzuloan– herritar guztiak obrarekin pozik gaudela.

Antzuola Debagoieneko bidegorri sarearekin lotzeko proiektua eta Antzuolako ur zikinen kolektorea Bergaran lotzekoa beti autobideko obrarekin eskutik joan dira eta errepidea ireki da eta komunikabide guztiak obra amaitu dela kontatzen dauzkagu; hala ere, errepidearen inguruetan bukatu gabe utzi dituzten lantxoek albokalteak sortzen jarraitzen dute, kolektorearen gaia bukatu gabe dago, eta bidegorria Bergarako ateetara soilik eramango da.

Bazen garaia baino gehiago, bada garaia esango nuke. Azken hamarkadetako kalteak handiak izan dira, hurrengo hamarkadetako ondorioak horrenbestekoak ez izatea espero izatea besterik ez daukagu. Oraingoz, sakeak bat, erreferak esperantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak