Munduko zoriontasuna

Munduko zoriontasuna neurtu dute. Iaz bezala aurten ere. 2018an egindako Nazioarteko Txostenaren arabera, herrialde eskandinaviarrak dira munduko zoriontsuenak. Finlandia dago lehen postuan.

Beste batzuek, ordea, suizidio tasa neurtu ohi dute. Eta Finlandia lehen postuetan agertu izan da hor ere. Eta alkoholaren eraginez hildakoen kopurua ere altua ei da. Hain zoriontsuak ez diren seinale.

Finlandian negua luzea da. Iluna eta hotza. Hori ez dute kontuan hartu zoriontasuna neurtzerakoan. Diktadurarik eta ustelkeriarik ez izatea izan dituzte kontuan. Biziitxaropena altua izatea. Eta Barne Produktu Gordina, besteak beste. Ez neguaren gordintasuna.

Baina gatozen negu bigunagoa dugun tokietara. Gu ere ez geundeke oso atzean zerrenda horretan. Zoriontsu izateko baldintza dezente betetzen ditugu… Ongizatearen gizartean bizi gara. Konforme. Baina horrek zoriontasuna al dakar? Estresa, depresioa… neurtu ote dituzte? Sarri ez dakigu daukagunaz disfrutatzen. Dena neurtu nahi dute. Baita zoriontasuna ere. Zoriontasuna neurtzea posible balitz legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak