Umetako oroitzapen bat. Etorkizuna asmatzeko egiten genuen jolasa. Urrezko kate batekin. 

Umetan askok genuen dominaren bat. Jesus haurtxoa edo ama birjina. Bataioko oparia edo Jaunartzekoa. Eta hura zen gure bola magikoa.

Neskatilen jolasa zen. Zenbat ume izango genituen iragartzen zuen kateak. Esku bat gora begira jartzen zenuen, zabalik. Esku ahurrean, urrezko katea. Beste batek kateari heltzen zion, eta zintzilik jarri. Zure eskuaren gainean. Domina, penduluarena egiten. Lehenengo geldi zegoen. Eta gero pendulua mugitzen hasten zen. Mugimendua borobilean baldin bazen, neska izango zenuen. Zeharka mugitzen baldin bazen, mutila. Kasualitatea, baina inor ez zen umerik gabe gelditzen!

Katerik gabe ere posible zen. Ume kopurua jakitea. Eskumuturrari begiratuta. Edo esku ahurreko marrei. Edo behatz txikiaren azpiko zimurrak kontatuta, ukabila itxi ostean. Zotina kentzeko bezainbeste trikimailu zeuden. Auskalo zeinek asmatuak. Eta "ama, aita, zenbat urtekin ezkonduko naiz?". Sokasaltoan trebeak ez ginenoi argi geratu zitzaigun ez ginela sekula ezkonduko...

Zein baldintzatuta geunden. Eta gauden? Ez dakit, ba, kateak asko lasaitu diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak