Ikastitis prematuroa?

Laster hizkuntza akademia bat irekiko dute Donostian.

Hiru hilabetetik gorako haurrentzat. Bai, jaioberrientzat. Hitz egiten ikasi aurretik, ingelesa ikastera! Kontxo, kontxo...

Jaioberria igerilekura eramatea. Hori ere nahiko zabalduta dago. Lau hilabetetik gorakoak. Urtebete bete aurretik, hori bai. Hala komeni omen da. Gero umeak erreflexu innatoak galtzen dituelako.

Lagun baten alaba biolina jotzen ikasten hasi da. Neskatoak bi urte ditu. Semea ere apuntatu nahi zuen, lau urtekoa. Baina zaharregia dela esan diote. Metodo hau hiru urte artekoentzat dela. Colina metodoa. Jolasen bidez ikasten ei dute biolina jotzen.

Ai, eta musikoterapia. Hori, jaio aurretik ere erabil daiteke. Aurikularrak sabelean jarrita, adibidez. Umea erlaxatzeko. Ikastaroak daude horretarako ere. Musikaren laguntzaz, jaioberriek hobeto egiten ei dute lo.

Eta egongo dira gehiago, zalantzarik gabe. Umearen behar mental, fisiko, emozional, sozial eta kognitiboak asetzeko ikastaroak. Denak onak, seguru. Baina ikastaritis arriskua ere hortxe dago... Berandu baino lehen umeari dena eman nahi horretan, ikastaritis prematuroa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak