Zientzia fikzioa

Harrituta begiratu nion lehengusuari: "Zure aurpegiarekin mobila aktibatu?".

Ez nuen sinesten. Baina bai: telefonoak jabea zu zaren ala ez jakin dezake. Aurpegia eskaneatuta. Proba egin genuen. Telefonoak ez ninduen ezagutu. Bera bai, segituan. "Eta bizarra mozten baduzu, zer?", galdetu nion. "Ez dakit, ez dut probatu".  

Ahotsarekin ere egin daiteke. Eta hatz markekin. Eta irisarekin. Baina guk jakin gabe ere eskanea gaitzakete. Badaude, begira dagoenaren arabera, era bateko zein besteko publizitatea ematen duten pantailak. Bezeroaren ezaugarri fisikoak aztertzen dituzte: altuera, gorpuzkera, keinuak, orrazkera, janzkera... Eta horren arabera (eta beste faktore batzuk kontuan izanda: ordua, tenperatura...) erabaki: egoera animikoa, neska ala mutila den, zein adinetakoa, eta zer erakutsi. Zer erosiko lukeen.

Tokioko metroan jarri zuten lehenengo. Eta Europara ere iritsi da. Erakusleihoetara, gasolindegietara. Autobus geltokietara, supermerkatuetara. Merkea da, azkarra (segundo dezimak) eta legezkoa. Ez ei du inoren intimitatea urratzen. Ejem. Tom Cruise Minority report filmean? Jada ez da zientzia fikzioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak