Ez naiz harri jasotzailea

Baina izan nintekeen, izen-abizenei begiratuz gero...

Euskal Herriko txapelduna. Oriokoa, 17 urte. Ni baino apurtxo bat gazteagoa da. Pixka bat indartsuagoa: 138 kiloko harria.

"Nire izena" zenbatena den jakiteko, Internetera jo dut. "Idoia Etxeberria" jarrita, emaitzak: Zuzenbideko irakaslea, Behobia-Donostia egin duena, animalien defendatzailea, torturak jasandako abertzalea, Nafarroako kantaria, adimen urrikoei lana aurkitzen laguntzen diena…

Gogoetak, bilaketaren harira. Bat: zenbat Idoia Etxeberria ote daude munduan? Zenbat Mikel Irizar Debagoienean? Eskerrak ez naizela Maria Garcia! Abizena arrunta izanda, izena behintzat originala izan dadila, ala? Umeak izatean, pentsatu beharrekoa.

Bi: komunikabideen boterea, eta sare sozialena. Curriculumean baino datu gehiago aurki daitezke Interneten. Fitxatuta gaude! Anonimoa izateko, hobe izen bereko asko.

Eta abizenak? Gurasoak ados ez badaude, ordena alfabetikoan? "Horrekin, akabo Zurutuza!", diote batzuek. Gurasoak ez badira ados jartzen, akabo harremana! Inportanteena pentsaraztea da: bata zein bestea jar daiteke. Umeari amaren abizena jarri dionak hamaika aldiz entzun behar baitu: "Zergatik ba?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak