Ospitalean, eguna argitzean

Bestelako pentsioa da ospitalea. Kaleko oinezkoengandik urruti gelditzen den geltokia.

Gosearen jokoetan 9. distritua lez, non ezer ez den berdina. Tokatzen denean, egunerokotasunetik at dagoen beste mundu batera bidaiatzen duzu. Bizitza antolaketa ezberdin batean. Eta bertan, bizitoki dute gaixorik daudenak, istripua izan dutenak, operazio zain daudenak, edo jaiotzaren eta heriotzaren ateetan daudenak. Eta, zorionez, hemen daude beti, inurri langileak legez, urdin, zuri eta larrosadun langileria prestua. Egunez eta gauez, korridoreetan, arratsaldeetako bisitariak desagertu ostean ere, isiltasun eskergarriekin batera, tirri-tarra jardunean.

Badago territorio honetan funtzioen mailaketa, eta antolaketa bat ere. Medikuek hitza, profesionalek betebeharra, eta familiak maitasuna. Eta zaintzaile egokitzen zaizunean, logelatik ateratzean, kafe makinara, komunera bidean txabusinadunekin gurutzatzean, agurra egin egiten diozue elkarri, bere egoera konpartituko bazenu bezala. Lehenago ala geroago, denok pasatu behar baitugu ospitaletik: batzuetan, osatzeko; eta, ziurrenean, agurtzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak