Aramaioko herriari

Aramaioko EH Bilduk, udal hauteskundeen emaitzak  bere egin eta ariketa demokratiko baten ostean, herriarengandik jasotako arduraz, gonbidapen zehatz bat egin zion Aramaioko PNV alderdiari.

Udaleko batzorde burutzak antolatu eta ardurak banatzeko orduan, hasieratik oso garbi izan du Aramaioko EH Bilduk herriak hauteskundeetan demokratikoki adierazitako nahia Udalean islaturik egon behar dela. 

Hori dela eta, hiru zinegotzi lorturiko PNV alderdiari batzorde burutzak eskaintzea erabaki zuen. 

Guztia errazte aldera, PNVri eskaintza guztiz zabala egin zitzaion, beraiek egokiena, errazena edo bideragarriena den edo diren batzorde burutzen ardura hartzea. 

Horretarako, sei hilabetetan Aramaioko EH Bilduk herriko eragileekin elkarlanean landuriko programaren kopia bat eman zion. 

Prozesua azaldu ostean, gure eskaintza zehatza eta zuzena izan zen: antzekotasun edo konbergentzia handiena erakusten zuen batzorde burutzen ardura beraien gain hartzea eta minimoen akordio programatiko bat zehaztea. 

Horrek herriaren nahia Udalera eramatea bermatuko lukeelako.

Zoritxarrez, Aramaioko PNVk ardura horri uko egin eta batzorde burutzarik ez hartzea erabaki zuen. 

Batzordeetan parte hartu bai, baina ardurarik ez zuela hartuko adierazi zigun. 

Hau da, oposizioko jarrera bat hartuko zuela. 

Aukera galdu baten aurrean, gure borondatearen kontra kokatu gaitu jarrera horrek. 

Eta batzordeen moldaketa eta gutxitze bat egitera behartu gaitu. 

Ditugun zinegotziek herriak dituen erronkei modu eraginkorrenean aurre egiteko erabakia izan da harturiko neurri hori.

Batzordeak eratu ostean, irailean parte-hartzean oinarrituriko proposamen bat egingo dio EH Bilduk Aramaioko herriari. 

Guztion artean, aramaioarrok nahi dugun herria eraiki eta defini dezagun.

Bide honetan, berriz ere Aramaioko PNVri gonbidapena luzatu nahi diogu, aukerak dauden gai eta alorretan elkarrekin lan egin, eta Aramaioko herriak eman digun babes eta konfiantza mailari neurri berean erantzuteko.

Guk garbi dugu bidea elkarlanean eta Aramaioko herria parte izanda egin behar dugula. 

Mila esker, berriz ere, Aramaioko herriari, EH Bilduri emaniko babesagatik.

----------

Iker Elexpuru eta Jone Arriolabengoa

(Aramaioko EH Bilduren izenean)

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak