Olentzerori gutuna

Aita, zer eskatuko diozu Olentzerori?

Galdera sinple eta inuzente hori izaten ari da azken urteetan erantzuteko zailena. Ez da aurtengo kontua; aurretik dator. Adinak, esperientziak eta heldutasunak eragina izango dute, seguruenez.

Eta zaila dela diot, baina oso erraza da. Ez dut ezer behar. Eta erantzun hori euskal gizartearen zati handi bati ere aplika dakioke. Gure oinarrizko beharrak ondo baino hobeto beteta dauzkagu, eta, hala ere, asegabetasun eta zorigaitz sentsazioa dugu. Lehen munduko patologia nagusia.

Sentsazio mingotsa dut. Erreferentzia galdu dugu; ez dakigu zer den funtsezkoa, zer den osagarria, zer den apeta eta zer den sabelkoikeria hutsa. Ez naiz kontsumismoaz bakarrik ari; humanismoaz ari naiz.

Munduko beste leku batzuetan pertsonen eskubide oinarrizkoenak urratzen diren bitartean, hemen, horiek edukita ere, ez ditugu baloratzen. Gure burbuilan sartuta, gero eta gehiago eskatzen dugu. Zertarako? Pilatzeko.

Beraz, Olentzero, gauza bakarra nahi dut: ekarri, mesedez, sen ona gizarte honetara, bere balioak ordena ditzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak