Nork zaintzen du Euskadin?

Lerro hauek irakurtzean argi izan beharko genukeen erantzunarekin hasiko naiz: guztiok gara gure ingurukoak zaintzearen erantzule, zirkulu intimoenaren parte izan ala ez. Gizarte kohesionatu batean, pertsonek elkar zaindu behar dute, bakoitzak ahalik eta autonomia handiena izan dezan.

Familiak dira zaintzaren protagonista nagusiak Euskadin. Eta familia-gune horretan, gaur egun ere, emakumeek daramate pisurik handiena. Eta kontua ez da mendeko adinekoez bakarrik arduratzea: seme-alabak dira, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak dira, eta abar.

Zainketen oreka eta birbanaketa berria bultzatzeaz hitz egingo da aurten. Hala ere, ibilbide luze honen barruan, etxeko emakume zaintzaile eta langileen ezinbesteko figura aipatu nahi nuke.

Femeninoan, bai; oso gizon gutxik egiten dituzte lan horiek profesionalki. Premiazkoa da gizartea emakume horien lanaren garrantziaz jabetzea. Zorretan gaude. Gizarte-aitorpena zor diegu. Aitorpen hori haien lan-baldintzetara, ordainsarietara eta etengabeko prestakuntzara eraman behar da, haien egoera kaskarra amaitzeko.

Zaintzaileak ere zaindu behar dira. Berdintasuna eta erronka demografikoa hor daude, eta ezin ditugu alde batera utzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak