Leongo zenbait udal Gaztelatik bereizteko mozioak onartzen hasi dira nortasun arrazoiak argudiatuz. Erkidego berriak Leon, Zamora eta Salamanca batuko lituzke. Noizbait, Leongo erresuma egungo Asturiastik Extremadurara heda zen.

Asko sinplifikatuz esan daiteke; Extremaduran asturleoneratik eratorritako hizkerak galzorian daudela, hiztun askok gaizki hitz-egindako gazteleratzat baitute etxean entzundakoa. Mendeetan zehar erakundeek, eskola barne, Madrilgoa hobetsi eta lekukoen hizkerak estigmatizatzearen ondorio.

Estremaura-n erroak ditugunok, ezjakintasun zein lotsagatik, gurasoak zuzentzearren, Gaztelakoa ez den hizkuntzaren arrastoak isilarazi dizkiegu: toballa, bujero, naide, asín, mesmo, esperencia, dispertá, refalá, nusotro, emportancia, probalidá… Bestetan, ordea, geuk esaten ditugu, zuzentzat, adibidez: hais. Edo Extremoduroren abestietan, noizean behin, hitzen bat. Talde hau bezala, agurtzen ari zaizkigu aitonaamonen hizkerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak