Gogoa eta kemena

Udalak datozen lau urteetarako erronkak zehazten dabiltzalarik, Arrasaten, askatu beharreko korapiloak identifikatzea erraza da: 

Amaia antzokia behin betiko ireki ahal izateko lanak burutzea; umezaintzaren ondoko udal partzela amiantoz deskutsatzea; Garaia Parke Teknologikoko bidegorri zati berria Iturriperaino heltzen denarekin lotzea; Arimazubiko Hizkuntza Eskolan irisgarritasun baldintzak bete ahal izateko obrak egitea; Udala auzoko auto pilaketen ondorioz auzotarrak beraien baserrietatik sartu eta irten ezinik gera ez daitezen, ingurua urbanizatzea; Jose Luis Iñarra eta Altamirazpiko irisgarritasuna bermatzeko proiektua garatzea; Santa Teresako biziberritze programa abian jartzea eta, zer esanik ez, Olarte, Zerkaosteta, Arimazubi eta Juan Karlos Gerra plazetan, bizilagunen eta tabernarien arteko bizikidetza bermatzeko neurriak adostea. Arrasateko udalean, erronka horiei eta gehiagori aurre egiteko dirua badago. Beraz, espero dut Udal Gobernuaren aldetik gogoa eta kemena ere hein berdinean egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak