Zabal-zabal

Irekitako ate handitik irten gara Euzko Alderdi Jeltzaleko udal gobernukideok udaletxetik, azken zortzi urte hauetan Arrasate eraldatzeko ardura izan eta gero.

Aipatutako eraldaketa horren erakusgarri da, adibidez, joan den astean Kulturolan ospatu zuten Arrasate Kirol Sarien banaketa ekitaldia. Nola ez, EAJko zinegotziak Arrasateko kirol munduari aitortza eskaintzeko asmoz hurbildu ziren, baina, ekitaldia hastear, alkate anderea modu bortitzean gerturatu zitzaien, eserita zeuden aulkietatik altxaraziz, atzealdera bidaltzeko. Egoera ulergaitz eta lotsagarria izan zen. 

Morras alkatea, horrela ez, mesedez! Arrasateko EAJri ez zaio barkamenik eskatu behar hauteskundeak oraingoan beste alderdi batek irabazi dituelako, azken egunetan nonbait irakurri dudan bezala. Ez horixe! Demokrazian irmoki sinisten dugunok herritarren ahotsa eta botoa onartzen eta errespetatzen dugu. 

Baina bai espero dugu agintaldi hasiera-hasieratik Maider Morras alkatearen errespetua, ez baita berria Udal Gobernuko zereginetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak