Oinezkoen aldeko iraultza

Arrasateko hirigintzan izugarrizko eraldaketa gertatzen ari dela begi-bistakoa da. Genero ikuspegiarekin lotuta dagoen oinezkoen mugikortasunaren aldeko horrelako apustu garbirik ez da inoiz izan hemen.

Onartu beharra dago oso zaila dela gizonezkook ibilgailu propioarekin mugitzeko diseinatutako herri bat emakume, ume, adineko eta guztiok oro har oinez modu seguru, eroso eta errazean mugitzeko herri bihurtzea. Zailtasunak zailtasun, hainbat neurri hartu dira: radarrak, auzoetako igogailuak, ekobulebarra, ur-parkeak, errepideak oinezkoentzat izatea, bidegorri sarea zabaltzea, 3. autobus linea, zebra-bide adimentsuak edo Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua (TAO).

Hala ere, herritar askok nahiko lukete dagoeneko bidegorria Musakolako polikiroldegiraino heltzea edo Zarugaldeko errebala oinezkoena izatea. Bi neurri horiek ere laster helduko dira, umeak berriro eskolara bakarrik joaten ikusteko edo aparkaleku bila bueltaka dabilen trafiko kutsatzaile-kopurua murrizteko, ausartak izaten jarraituko baitugu oinezkoen aldeko iraultzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak