Noizko Zarugalde oinezko?

Noizko Muxibar-San Frantzisko Ekobulebar-a? Etxaluze eta Maala arteko Ekobulebar-aren lanak aurrera doazen heinean, Muxibarko errotondatik San Frantziskorainoko ardatzaren gabeziak nabarmenago agertzen dira: espaloi estuak, trafikoa momentu oro, bizitza komunitariorako gune falta eta merkataritza jardueren lekualdatzea. Hala, hain bizitza bibrantea izan duen gunea aparkaleku erraldoi bat izatera mugatuz doa.

Dekadentzia joera honi buelta emateko asmoz, aurreko legealdian hausnarketa kolektibo bat abian jarri zen, hainbat urbanizazio aukera bizilagunekin partekatuz. Prozesuan argi ikusi zen bizilagunen ardura nagusia zela berrurbanizazio batek ekarriko lukeen aparkaleku galeraren alternatiba zein izango litzatekeen. Ardura horri erantzute aldera, ideia lehiaketa bat burutu zen, Monteazpi-Kondekuako kanpan bizilagunentzako soilik izango zen lur azpiko aparkaleku bat nola txertatu asmatzeko, bertan egiten diren ekitaldiekin bateragarria izango litzatekeena. Baina udalbatzan sumatu ziren zalantzak medio, ezin izan zen egitasmo horrekin aurrera jo.

Horrela, alternatiba bat bilatze aldera, TAOren aldeko apustuarekin abiatu zen. TAOren helburu nagusia baita oinezko, bizikleta, nagusi, ume eta herritar ororentzat espazio publikoa irabaztea, Kontzezinon, Garibai etorbidean edo Maalako biribilgunean egiten ari garen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak