Ez da kikiltzeko momentua

Ezta beldurtzekoa ere, Arrasateko Udala adoretsu eta sendo baitago COVID-19ak ekarri duen osasun krisiari eta krisi ekonomiko latzari aurre egiteko.

Arrasatear guztion urteetako esfortzuari esker Udalak banketxeekin daukan zorra hutsa izanik, non edo han lortuko ditu herritargo zabal baten babesa daukaten proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko beharrezko baliabideak; esan bezala, kikildu gabe.

Bai jadanik martxan daudenak bukatzeko –Kulturola, Musika Etxea, Erguingo igogailu sistema– eta baita aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan, auzo altuetarako irisgarritasunean eta mugikortasun jasangarriaren bultzadan iraultza bat ekarriko duten funtsezko bi proiektu komunitario nagusiak bukatzeko –Ekobulebarra eta Santa Teresako igogailu sistema–.

Arrasatearrok sarritan demostratu dugu garai zailei aurre egiteko daukagun gaitasuna, eta, zalantzarik ez, oraingoan ere egingo dugula. Aurrera, ba. Aurrera bolie!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak