Alde zaharraren PER berria

Mondragoen daukagun balio arkitektonikorik preziatuena gure alde zaharra da. Bere kale, etxe, jauregi, eliza, eraikin publiko, harresi eta portaloiek gure herriaren imajinario kolektiboa eratzen dute.

Horrela, ba, zaindu eta mimatu egin behar dugu, hurrengo belaunaldiek ere bizirik dirauen alde zahar bat jaso dezaten. Baina On Jose Maria Arizmendiarrietak zioen bezala, "bizitasunaren ezaugarria ez da irautea, biziberritzea eta egokitzea baizik". Horixe da, azken finean, abian jarri den Alde Zaharraren Eraberritze Plana (PER) berrikusteko prozesuaren helburua. Denon artean adostea, jadanik gainbehera sintomak erakusten hasi den alde zaharrean –bizilagunik gabeko eraikinak, lokal hutsak, genero ikuspegia betetzen ez duten kale estaliak, eskakizun urbanistikoak...– zein aldaketa bultzatu behar ditugun bere bizitasuna bermatzeko.

Azken finean, hurrengo mendeetan ere, bizitzeko, jolasteko, jaiak ospatzeko edota negozio bat abian jartzeko gune erakargarria izaten jarraitu dezan, ahal den heinean bere xarma guztia mantenduz eta baita balioan jarriz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak