Basurdeak: izurritea edo bioaniztasuna

Guztiz etsita dabiltza baserritarrak, basurdeek beraien zelaietan eragiten dituzten kalteek beraien existentzia bera ere kolokan jartzen baitute. Basurdeen gainpopulazioa asumitu ezin duten karga bihurtu da eta amorruz ikusten dute horrenbeste mimatu dituzten zelaiak nola suntsitzen dituzten.

Eta kaletarroi arazoaz jabetzea ere kostatu egiten zaigu. Komikiak irakurriz hazi ginenontzat, basurdeak Asterix eta Obelixen komikietako erreferente dira. Obelix besape bakoitzean basurde bat daukala etxera bidean, umetako imajinarioan grabatutako irudia da askorentzat. Kontuan izanda, gainera, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan Euskal Herrian ez zegoela basurderik, galiarren eta erromatarren garaiko animalia exotiko bezala ikusteko joera daukagu. Baina, bat-batean, basurdez bete zaizkigu herri inguruko baso eta mendiak. Eta zer egingo dugu? Populazio jasangarri bat izatera bueltatu arte berriro ehizatu? Edo era naturalean populazio hori kontrolatzeko harrapariak sartu? Hor dago korapiloa, eta nik, behintzat, ez dut nola askatu argi ikusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak