Asko dira azkenaldian denon ahotan dabiltzan legeak: LOMLOE legea, Mozal legea, Trans legea eta abar.

Aipatu azken lege horrek sortu du zalaparta gehien azkenaldian. Badirudi jende dezente hasi dela generoz aldatzeko tramiteak egiten. Legearen aitzakiapean, emakumeek dituzten onurak lortzea dute helburu gizonezko askok. 

Mutil izatetik neska izatera pasatzeko baldintzak malguak dira: 16 urtetik gorakoa izan eta borondatea besterik ez da behar. Ez agiri, ez guraso-baimen, ez ezer ere. Ikastetxe batean egiten den edozein txango eta edozein eskolaz kanpoko jarduera aurrera eramateko, berriz, etengabe ibili behar da adingabeen gurasoei baimenak eskatzen. Bitxia: 16 urteko adingabe bat sexua aldatzeko nahiko heldua da, baina enpresa bat bisitatzera joateko gurasoen baimena behar du. 

Era berean, ikasleei ikastetxeetan ezin zaie medikamenturik eman. Bitartean, 16 urteko adingabe batek hurrengo eguneko pilula errezetarik eta guraso-baimenik gabe eskuratu dezake botikan. 

Gauza horiek ezin ulertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak