Ruper Ordorikaren kontzertua Eskoriatzako campuseko klaustroan, ostegunean, hilaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2017ko mai. 22a, 21:46

Ostegunean, hilak 25, Ruper Ordorikak kontzertu akustiko eskainiko du Eskoriatzako campuseko klaustroan arratsaldeko 19:30etan. Emanaldia irekia eta doakoa izango da.

Musikari oñatiarraren kontzertuaren aurretik, 18:00etan, Eskoriatzako campusean bertan, Euslandia poesia ikuskizun interaktiboa eskainiko dute Miriam Luki idazleak eta Concetta Probanza ilustratzaileak. Ikuskizun honetarako, dagoeneko aretoa beteta dago.

Bi ekitaldi horiek antolatu dira ospatzeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak