goiena.eus

'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxoaren 11n, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa egingo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldiak porrotaren gaia jorratuko du, hain zuzen ere, komunikazio eta ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenak eta, ondoren, berriro ahalegintzeak duen garrantzia.

Aurtengo edizioarako aukeratutako gaia lantzeko, komunikazioarekin zerikusia duten profil desberdinetako lagunek emango dute testigantza eta azalduko dituzte euren bizipenak. Hala, hizlarien artaen daude, beste batzuren artean, zine zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak.

Jardunanaldia irekia eta debaldekoa da, baina parte hartzea nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute hurrengo bi bideotako bat erabilita:

  • Posta elektronikoa: harrera.huhezi@mondragon.edu
  • Telefonoa: 943 71 41 57

Komunikaldia 2015: Egitaraua

09:15-09:30 Aurkezpena eta ongietorria Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa)
09:30-10:00 Mikel Orobengoa (ISEA kooperatibako zuzendaria)
10:00-10:30 Gotzon Sanchez (Aktorea)
10:30-11:00 Pablo Malo (Zine zuzendaria eta gidoigilea)
11:00-11:30 Atsedena
11:30-12:00 Asier Altuna (Txintxua Films ekoiztetxeko partaidea)
12:00-12:30 Juanjo Brizuela (Erakundeetako komunikazioan aditua)
12:30-13:00 Iban Garate (Komunikatzailea. Traola–Sormena & Media)
13:00-13:30 Galderen txanda

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa