Nahiz eta aita santuak ere bertan parte hartu zuen, eta, demaseko parranda egin ostean, ahaztuta dauzkagu Aratusteak. Garizuma aldian sarturik gaude. Karapaixoak ote dira gurean aspalditik gordetzen den aldi honetako ohitura publikoa bakarra?

Elizan aldi garrantzitsua dugu Pazko aurreko berrogei egun hauek. Elizak, garizuman, kristau garenoi, bereziki, eta, oro har, herri osoari, jatortasunaren eta zintzotasunaren aldeko deia zabaltzen digu. Badakigu dei mota hauek hitzez baino adibideekin eginez gero hobeak direla; hala ere, beharrezkoak ditugu. Gure artean balioak berez sortzen zaizkigula sinisturik baikaude, ilustrazioaren ideia oker bati jarraituz. Honetan ere, errealitateak kontra egiten du.

Horregatik, egiaren, zuzentasunaren eta ontasunaren aldeko aldarrikapena ez da alferrik izango. Zuzenago izango den gizartea nahi badugu, zuzenagoak izango diren pertsonak sortu beharko ditugu. Lan horretan gabiltza, baina ez dugu lortzen. Jatorrizko bekaturen errua izango ote da?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak