goiena.eus

Bidean

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Joan den zapatuan, Debagoieneko Caritasek Bidean proiekturako gune berri bat zabaldu zuen.

Bidean izena darama, zeren, oraindik orain, gure gizarte honetan badaude gizon eta emakume asko bazterrean gelditzen direnak. Gizartearen baitan, ekonomia nagusi dela, bazterkeria indarrean dago, eta, nahi eta nahi ez, gertatzen da. Pertsona horien eta beraien dramaren berri, askotxo dakigu Caritasen jarduten garenok. Gizarte zuzenago baten alde borrokak aurrera jarraitzen duen bitartean, bazterrean aurkitzen diren pertsonak bidean sartu behar ditugu. Ez arrastoan, baizik duintasunera eta askatasunera eramango dituzten prozesuetan. 

Debagoienean, bazterkeria ekonomikoari, alboratze kulturala ere gaineratu behar diogu. Egoera honek kultur aniztasuna lantzera eraman gaitu, etorkin berriekin Euskal Herri berria izango denaren Bidean pausoak ematen hasteko. Utopia hitzak grekoz lekurik ez daukana, inon aurkitzen ez dena esan nahi du. Utopiaren bultzadaz, eskuzabaltasunez eta justiziaz, eraiki dezagun anaitasuna!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa