Lilabide 2024an sortu da, sasoian

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko mar. 29a, 00:00

Martxoaren 8an Lilabide sortu da.

Deialdiarekin bat 80 emakume baino gehiago elkartu gara, 5 kilometroko ibilbidea oinez egiteko. Ekimen berri hori antolatzeko lagun izan zaituztegun guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Eskerrak ekarpen txikienari ere, elkarlanaren oinarria baita. Gurekin bat egin duzuen guztioi: ideia pizten, izena asmatzen, irudia sortzen, kartelgintzan eta abar; argazkilariak, Batukada (Sambamaña), Emakume Txokoa, Bizi-Poz, Udaltzaingoa, Udal Brigada, Eroski, Mondraberri, Goiena… baita Eva Abuin zinegotziari eta alkateari ere. Laguntza eske joan garenean, zuen guztion harrera abegikorra izan da eta.

Eta, nola ez, mila esker Lilabide egitera etorri zareten emakume guztioi.

----------

Margari Gorrotxategi

Sasoibideko batzordearen izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak