Adinekoen Nazioarteko Eguna

Urriaren 1ean, aldarrikapena eta ospakizuna bateratuko ditugu.

Badira jasaten ari garen sistema kapitalista liberalaren aldeko zenbait ordezkari eta defendatzaile, modu miserablean adierazpen mespretxuzkoak egiten dituztenak eta gizatasunik ez dutenak. Taro Aso, Mister Tin eta Cristina Legane eta mota horretako pertsonaiak, "arin hiltzeko" eskatzen dutenak.

Beste batzuek esaten dute pentsioak oso altuak direla; batez beste, pentsioa 1.000 eta 1.300 euro artean dago. Hain zuzen ere, horietatik %52 ez dira 1.000 eurora iristen eta emakume pentsiodunek gizonek baino %30 gutxiago kobratzen dute.

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia onartu zuen.

"Adineko pertsona guztien bizitza autonomoa eta osoa sustatzea". 

Inork uste al du miseriazko pentsioak dituztenek, batez ere, emakumeek, bizitza autonomoa eta osoa izan dezaketela? Zahartzaro aktiboa eta osasungarria nahi badute, has daitezela pentsioak 1.080 euroraino osatzen.

Belaunaldien arteko elkartasunez hitz egiten dute, baina ez diote irtenbiderik ematen adingabeen zaintzari, ilobak zaintzea erretiratutako adinekoen betebeharra izan ez dadin. Horretarako, gizartea birpentsatu egin behar da, antolatzeko modua, zaintzak sozialki nola hartu behar ditugun eta  eztabaidatu behar ditugun. Baina gai horiek ez daude Eusko Jaurlaritzaren agendan sartuta. Beraz, plazetan jarraituko dugu.

Atzokoengatik, gaurkoengatik eta biharkoengatik.

----------

Itziar Usandizaga

Debagoieneko Duintasuna Elkartea

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak