Irailaren 12an itzuliko gara plazara!

Oporren etena igarota eta pilak kargatuta, berriro hasiko ditugu astelehenetako plazetako elkarretaratzeak.

Aurreko kurtsoaren bukaera indartsua eta oso kementsua izan zen; bizikleta martxa zela-eta ekintza asko egin genituen.

Milaka sinadura bildu genituen KPI erreala eskatzeko.

Orain ere, kalera eta plazetara ateratzeko arrazoi asko daude, mobilizazioetan jarraitzeko eta erantzun bateratuak emateko mota askotako krisiari.

Krisi egoerari gehitu behar zaio momentu honetan dagoen inflazioa. Herritarren bizi-kalitatea are gehiago okertu da, pentsio baxuak dituztenen kasuan. Horregatik, 1.080 gutxieneko pentsioa denei eta orain bermatu beharra dago. Emakume alargunen kasuan, %100eko pentsioa exijitzen dugu. Emakume pentsiodunena, batez beste, gizonezkoena baino %30 txikiagoa da.

Pentsioetan eros-ahalmena berreskuratu behar da. 2022an, 2021ean galdutakoaz gain (%3), aurtengo igoera (%2,5) eta KPI %10,2 izan den bitartean. Pobreak pobreago; hau ezin da onartu, honi erantzun egin behar zaio. Urriaren 15ean Madrilera joango gara, KPI errealaren alde bildutako sinadurak Kongresuko talde parlamentario guztiei entregatzera.

Urriaren 1a Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da. Denon artean antolatu eta erantzuna emateko eguna.

Osasuna eta zaintza publiko eta kalitatezkoak denontzat. Osakidetzan murrizketarik ez!

----------

Itziar Usandizaga

Bergarako pentsiodunen mugimenduaren izenean

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak