Zorionak, Goikobalu-zaleok!

Zuztarrak Errotuz taldetik, gutuntxo hau idaztea erabaki dugu, Goikobaluko Erromerixie bukatuaz batera, zapatu ilunkaran bertan.

Askotan, horrelako ospakizunak burutu eta gero, eskerrak ematen zaizkie antolamenduan parte hartu duten guztiei. Guri ere tentaldi berbera sortu zitzaigun larunbat ilunkaran, baina buelta pare bat eman eta gero, erabaki dugu eskerrak ez ezik zorionak ere ematea erromerian parte hartu zuten guztiei; antolaketan jardun zutenak nahiz egunean bertan han egon ziren guztiak barne. Batzuk ordu asko, beste batzuk borondate on pila bat, besteak ekarpentxo bat, ohar bat, animoak, lan isila, dantza, musika, abestien letrak, fotokopiak, taloak, kableak, bozgorailuak, ikurrinak, lanorduak, ura, ardoa, sagardoa, txalaparta, txistua, panderoa, alboka, dultzainak, ardura, bertsoak, janaria...

Baina denak errepikatzeko gogo biziz eta honek merezi duela sentituz jaitsi ginen Arrasateko alde zaharrera. Aurtengoa bigarren edizioa baino ez da, baina Zuztarrak Errotuz-ekook daukagun sentipena da, bai herriko taldeak zein jendeak nola esku hartu duen ikusita, gero eta lan gutxiago egin beharra dugula erromeria honen antolaketan; berez doa...; beraz, zorionak denoi eta datorren urtekoa prestatzen hasi, jada gutxiago geratzen da-eta! Zuztarrak Errotuz.

----------

Xabier Zubizarreta

(Zuztarrak Errotuz)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak