Jolas kooperatiboak landu ditugu Biteri plazan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkartea 2024ko ots. 12a, 09:33

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, jolas kooperatiboak egin genituen egubakoitzean Biteri plazan. Ez zegoen irabazlerik eta galtzailerik. Guztion artean, helburu bat lortu behar izan genuen, elkar lagunduz. Hori izan zen jolasen helburua. Zazpi bat jolas egin genituen eta oso erantzun ona izan zuen ekimenak. Ikasle eta guraso asko etorri ziren eta oso giro onean aritu ginen. Beraz, oso pozik geratu ginen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak