Inkoherentziak

Entzun izan diot norbaiti zazpi inkoherentzia izanez gero ez dela norberaren burua presionatzeko adina motibo. Ez dakit horrela izango den edo norberaren burua lasaitzeko edo zuritzeko balio duen, baina hori entzun nuenetik hausnartzeko tarte gehiago hartu izan ditut.

Bizi garen mundu globalizatu eta estimuluz betetako honetan ez zait erraza egiten sentitu eta egiten dudanaren arteko oreka bat bilatzea. Egin nahiko nukeenaren eta egiten dudanaren artean ehunka kilometroko distantzia balego bezala, nekez kentzen dizkiot kilometroak urrun ikusten dudan helmuga horri.

Askotan, erraza egiten zait diskurtsiboki gauza bat defendatzea, baina zein zaila egiten zaidan hauetako batzuk praktikarekin laguntzea. Hala ere, denborarekin, konturatu naiz zein aberasgarria egiten zaidan inkoherentzia horiek bisible egin eta horien inguruko gogoeta egitea.

Inkoherentziek balio beharko lukete eraiki nahi dugun errealitate horren kontzientzia garatzeko. Balio beharko lukete izan nahi dugun hori egunez egun eraikitzeko. Gure espazio gertuenean eraginez, espazio komunitario handiagotara helduz.

Nire gaurko errekonozimendua eguneroko praktikaldi horretan diharduten aktibista guztientzako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak