Badira hainbat hitz gizarte honetan tabu izatera iritsi direnak, aipatu ezinezko direnak.

Lehen, jendea hil egiten zen; eta orain, joan. Noiz eta fede kontuak gainbeheratu direnean esperantzarako bide uzten duen zirrikitu bihurtzen zaigu joan hori. Nora joaten da, ba, hiltzen dena? Zahar hitza ere ez dago modan. Oso berandura arte gazte gara, eta berandu hil arren, heldu. Ez dago, itxuraz, zaharrik gure gizartean.

Bada beste hitz multzo bat aske dirudien gizartean zeharo zentsuraturik dagoena. Liteke sare sozialetan edozein astakeria botatzeko jarreraren kontrapisu izatea? Ez dakit. Baina ez dago pertsona beltzik, kolorekoak baizik. Ze koloretakoak? Beltzak. Baina ezin esan. Esaten baduzu, adi, laster joko zaituzte-eta arrazistatzat. Mikroa irekia zuela ohartu barik Camavinga zeraman txaketa baino beltzago zela esan zuen kazetaria kanporatu egin zuten. Sorgin-ehiza?

Behin, Goiena aldizkarirako, umore tokean zahartzaroaren ajeak ekarri nituen zutabe baten. Baina kontuz! Soilik gizonezkoenak. Gizona baldarra, ipurtandia edo burusoila izan daiteke eta esan daiteke. Badiren arren ez esan halakorik emakume bategatik, ez zara-eta deskribapena egiten ariko, matxismo ariketa baizik.

Kaiola ireki ziguten, baina hanka harkaitz bati loturik...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak