Bidean galduta. Urtebete eta bederatzi hilabete behe-lainotan noraezean. Behe-lainoak, baina, ur-tanta esekiak barik, espazio osoa harrapatzera jotzen duen izaki bizidun ere ez den zerbait dauka; ñimiñoa, baina, nonbait, azkarra.

Tarteka, argi-izpiren batek findu egiten du behe-lainoa, arimak epelduz, aurrera begirako bidea irekiz; hurrengo berriz, guztiz itsutzen da, hanka azpiko lurra ere arrakalatuz.

Gipuzkoa. 2021eko abenduko erdialdea. Metatutako tasa 1.500etik gora. Behe-laino trinkoa, hertsia. Beste behingoz, agintarien iragarpenak ez dira bete, ez dute asmatzen: ez zen seigarren olderik izango, eta izatera, kurba apalekoa, osasun sisteman apenas eraginik izango zuena… Edo ez dakite, edo dakitena ez digute esaten, edo ez digute esaten ez dakitenik.

Baina eta guk? Uste dut ziurgabetasun zantzu txikienik ez dugula ametitzen, zer eta, hurrengo hartuko dugun arnasaren jabe ere ez garenean. Hala, umetako aitatxo eta amatxo rolekin eraikiko dugu gizartea, gauzak okertzean, elkarri errua botaz. Oso terapeutikoa, baina, bitartean, bidean galduta...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak