Egia garesti dela

Bizi dugun izurrite egoera hau kudeatzeko bi alderen oreka inportantea dela uste dut: batetik, egin daitekeena ondo egiteko ikuspegi on bat, kudeaketa bikaina eta komunikazio egokia, eta bestetik, egoerak gaina hartzen digunean, umiltasuna eta ezinaren aitortza. Bigarren honen zantzurik ere ez dut antzematen gure politikarien artean. Badakit politikarien umiltasuna ahultasunaz nahasten dela, ahuldadea fama txarreko bidaia-lagun dela eta gizarteak, gainera, hala ulertuta, zigortu egiten duela. Akats galanta!

Ahuldadearen aurrean onarpen eta umiltasun eza nagusi denean, mesfidantza handia sortzen da, errudunen bilaketa etengabea da, gizartea urduritu egiten da, beldurtu eta gogaitu, eta bidean galdurik goazen pertzepzioa nagusitzen da. Aspaldi entzun genion Imanoli egia garesti dela!

Itsasgizon zailduenak ondo baino hobeto daki ababorrera etzanik dagoen ontzia ez dela tentetuko istriborrera kolpe eman barik olatu handi artean ezinean dabilela. Zenbait alderdiri erreparatuz, gizartea otzan samarrik ikusten dut nahasmen honen aurrean. Istriborrera kolpe ematea erabakitzen badu gizarteak, politikariei kostako zaie ontzia lerrokatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak