Tribuaren etorkizune

Gogora etorri jat Roberto, gure aspaldiko ikasle bat, munduan zihar ibilli eta gero Dinamarkako neska bateaz Arrasatera etorri zanekue. Neskie umie egitteko zan eta bertan bizimodue ataraten saiatu zien; orduentxe, baiña, diru laguntzak ez zien gaur egun dienak eta hanka egin bihar izan euen neskaren jaioterrire.

Dinamarkan karrera bana ikasten euzen bittartien xemeikoik gastau barik Unibertsitateko campusien etxe bat eta umiendako umezaintza zerbitzua eskaiñi eutsien. Ikasketak amaittu aurretik, gaiñera, beste ume bat gehixau ekarri euen mundura.

Hogeita bost urte beranduau, gauzak ez die asko aldatu geurien. Tribuaren etorkizune kimu gaztietan dau, arbola gazte barik ez dau ez basorik ez eta oihanik. 60ko hamarkadan jaixotako arbola zaharrak ordezkatzeko makiña bat arbola landatu edo ekarri biharko dittuau gizartea biziberritzeko.

Eusko Jaurlaritzaren politikie tabernetan otzara txikixetan jarten dien kondoiak zulaketan dittuenaren bardiñe dala esaten dau nire lagun batek txantxetan. Egixe ete?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak