Jacques Cousteau

Oporretatik bueltan lanien hasi eta aurreneko ordu erdixen besamanosa, jentie agurtu eta egin dogunaren barri emuteko tartie edukitzen dogu.

Sarrittan, eginddako biajiak eta bertan ezagututako paraje eta pertsonak  aittaketan dittuau eta beti egitten da erreferentzixaren bat paraje horreittan jandakuan gañien. Horreitxeik biajiok kontetie samur xamarrak izaten die beste biaje batzuen aldien. Badauz beste biaje batzuk lekutik mobidu barik eta aldi berien pagau barik egin leikienak. Baldintza bakarra buzue jarri eta norberaren itsaso urdin illun sakonera murgilketako borondatie eukitzie da.

Urpeien murgilddu ahala itsaso horrek dauken bolumenaz jabetzen hasten gare eta hasiera baten bilddurgarrixe egitten jaku, arrotza egitten jaku, iñox ezagutu eta ikusi bako arraiñak eta landariak deskubritzen dittuau. Arrain batzuk jostagarri eta polittek die, baiña beste batzuk, ostera, odol usañien inguratu eta erasorako jarrera erakusten daue. Gure barrenak letxe itsasue be ez da beti bardin egoten: bero, epel edo hotz, harrotute edo bare, urdin, baltz edo berde, zikin edo garden…

Ur azaletik barrurau dauen itsaso sakona ezaguketie bizitzan behin egin biharreko biajie dala uste dot, eta, akaso, hurrengoko besamanosan aldemeneko lankidiai kontatuko dutset han ikusittakue. Eneko, Jose Luis eta Jabiloi dedikaute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak